Bai berezia gaurko eguna!!! Abenduaren 3a da, eta urtero bezala, Haur Hezkuntzako ikasleok euskararen eguna ospatu dugu eskolan.
Goizean goiz, jolastokian, diskoteka egon da, eta bertan, jolasean eta dantzan egiteko aukera izan dugu. Hori bai giro polita egon dena!!! Eta gure gorputzak musikaren erritmoarekin astintzen geundenean….. Hara nor agertu den….Okiltxo! Euskaraz hitzegitera animatzen gaituen txoria! Ezustekoan harrapatu gaitu; batzuk harridura eta beste batzuk poztazun aurpegiarekin, ongi etorria eman diogu gure lagunari, eta bera agurtzeko aukera izan dugu. Denboratxo bat gurekin igaro eta gero, Okiltxok bere hegaldia jarraitu du… LASTER ARTE!!!
Jarraian, geletara abiatu gara eta bertan eskulan polit bat egiteko aukera izan dugu, Okiltxoren kareta!
Ospakizunarekin amaitzeko, arratsaldean, Zinema euskaraz ikusteko bildu gara.
Eta gogoratu hizkuntza bate ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.
RIN RIN RIN, EUSKARAZ HITZ EGIN!!!